1 Ene haourtoác, gauça hauc scribatzen drauzquiçuet, bekaturic eztaguiçuençát: eta baldin cembeitec eguin badu bekaturic, badugu aduocatbat Aita baithara, Iesus Christ iustoa.
2 Eta hura da appoinctamendua gure bekatuacgatic, eta ez gureacgatic solament, baina mundu guciarenacgatic-ere
3 Eta hunetan daquigu ecen hura eçagutu dugula, baldin haren manamenduac beguira baditzagu.
4 Norc erraiten baitu, Eçagutu dut hura: eta haren manamenduac ezpaititu beguiratzen, gueçurti da, eta eguiá ezta hura baithan:
5 Baina norc beguiratzen baitu haren hitza eguiazqui hura baithan Iaincoaren amorioa complitu da: huneçaz daquigu ecen hura baithan garela.
6 Norc erraiten baitu hura baithan dagoela, behar du, nola hura ebili baita, hala hainac-ere ebili
7 Anayeác, eztrauçuet manamendu berribat scribatzen, baina manamendu çahar hatseandanic vkan duçuena: manamendu çaharra hatseandanic ençun vkan duçuen hitza da.