20 Baina çuec baduçue vnctionea Sainduaganic, eta eçagutzen dituçue gauça guciac.
21 Eztrauçuet scribatu vkan, eguiá eçagutzen eztuçuelacotz: aitzitic ceren hura eçagutzen duçuen, eta gueçurric batre ezpaita eguiatic.
22 Nor da gueçurti, Iesus dela Christ vkatzen duena baicen? hura da Antechrist, ceinec Aita eta Semea vkatzen baititu.
23 Norc-ere vkatzen baitu Semea, harc Aita-ere eztu: norc-ere aithortzen baitu Semea, harc Aita-ere badu.
24 Beraz hatsean-danic ençun vkan duçuena çuetan hego: ecen baldin çuetan badago hatseandanic ençun vkan duçuena, çuec-ere Semea baithan eta Aita baithan egonen çarete.
25 Eta haur da berac guri promettatu draucun promessa, baita, vicitze eternala.
26 Gauça hauc scribatzen drauzquiçuet, çuec seducitzen çaituztenéz.