9 Norc erraiten baitu ecen arguian dela, eta bere anayeri gaitz baitaritzá hura ilhumbean da oraindrano .
10 Bere anayeri on daritzana arguian dago, eta scandaloric ezta hura baithan.
11 Baina bere anayeri gaitz daritzana, ilhumbean da, eta ilhumbean dabila, eta eztaqui norát ioaiten den: ecen ilhumbeac haren beguiac itsutu vkan ditu.
12 Scribatzen drauçuet, haourtoác, ceren çuen bekatuac barkatu baitzaizquiçue haren icenagatic.
13 Scribatzen drauçuet, aitác, ceren eçagutu baituçue hatsean-danic dena. Scribatzen drauçuet, gazteác, ceren gaichtoari garaithu baitzaizquiote. Scribatzen drauçuet, haour chipiác, ceren eçagutu vkan baituçue Aita.
14 Scribatu vkan drauçuet, aitác, ceren eçagutu baituçue hatsean-danic dena. Scribatu drauçuet, gazteác, ceren borthitz baitzarete, eta Iaincoaren hitza çuetan egoiten baita, eta gaichtoari garaithu baitzaizquiote.
15 Eztuçuela maite mundua, ez munduco gauçác: baldin cembeitec maite badu mundua, ezta Aitaren amorioa hura baithan.