10 Hunetan agueri dirade Iaincoaren haourrac eta deabruaren haourrac: norc-ere iustitia ezpaitu eguiten, eta ezpaitu bere anayea onhesten hura ezta Iaincoaganic.
11 Ecen haur da hatseandanic ençun vkan duçuen mandatalgoá, Elkarri on eritzi dieçogun.
12 Ez Cainec beçala, cein baitzén Gaichtoaganic, eta ceinec hil baitzuen bere anayea. Eta cergatic hil vkan çuen? ceren haren obrác gaichto baitziraden, eta haren anayearenac iusto.
13 Ene anayeác, ezteçaçuela mirets baldin çuey gaitz badaritzue munduac.
14 Guc badaquigu ecen iragan garela heriotic vicitzera, ecen on dariztegu anayey: anayeari on eztaritzana, herioan dago.
15 Norc-ere gaitz baitaritza bere anayeri hura guicerhaile da: eta badaquiçue guicerhailec batec-ere eztuela vicitze eternal bere baithan dagoena.
16 Hunetan eçagutu vkan dugu charitatea, ceren harc bere vicia guregatic eçarri vkan baitu, guc-ere beraz gure viciac anayeacgatic eçarri behar ditugu.