3 Eta cein-ere spirituc ezpaitu confessatzen Iesus Christ haraguitara ethorri içan dela hura ezta Iaincoaganic: eta halaco spiritua Antechristena da, ceinez minçatzen ençun vkan baituçue, ecen ethorteco dela, eta ia orain munduan da.
4 Haourtoác, çuec Iaincoaganic çarete, eta garaithu çaizte hæy: ecen handiago da çuetan dena, ecen ez munduan dena.
5 Hec mundutic dirade, halacotz munduaz minço dirade, eta mundua hæy behatzen çaye.
6 Gu Iaincoaganic gara: Iaincoa eçagutzen duena, guri behatzen çaicu: Iaincoaganic eztena guri etzaicu behatzen: hunetan eçagutzen dugu eguiazco Spiritua, eta errorezco spiritua.
7 Maiteác, elkarri on eritzi dieçogun: ecen charitatea Iaincoaganic da: eta norc-ere onhesten baitu, hura Iaincoagaoic iayo da, eta eçagutzen du Iaincoa.
8 Onhesten eztuenac, eztu eçagutzen Iaincoa: ecen Iaincoa charitate da.
9 Hunetan manifestatu içan da Iaincoaren gureganaco charitatea, ceren bere Seme bakoitza igorri vkan baitu Iaincoac mundura, harçaz vici garençát.