15 Eta baldin badaquigu ecen harc ençuten gaituela, cer-ere esca bagaitez: badaquigu ecen baditugula galdeguiten drauzquiogun esqueac.
16 Baldin cembeitec ikusten badu bere anaye bekatu eguiten duela heriora ezten bekatuz, escaturen çayó Iaincoari, eta emanen drauca hari vicitze: bekatu eguiten duteney diot ez heriora. Bekatua denean heriora, eztiat erraiten harengatic othoitz daguián.
17 Iniquitate gucia bekatu da: baina bada bekatu heriora eztenic.
18 Badaquigu ecen nor-ere Iaincoaganic iayo baita, harc eztuela bekaturic eguiten: baina Iaincoaganic engendratu içan denac, beguiratzen du bere buruä, eta Gaichtoac eztu hunquitzen hura.
19 Badaquigu ecen Iaincoaganic garela: eta mundu gucia gaichtoan datzala.
20 Baina badaquigu ecen Iaincoaren Semea ethorri içan dela, eta eman draucula adimendu eguiati denaren eçagutzeco: eta gara eguiatian, Iesus Christ haren Semean: haur da eguiazco Iaincoa, eta vicitze eternala.
21 Haourtoác, beguira çaitezte idoletaric. Amen.