2 Hunetan eçagutzen dugu ecen on dariztegula Iaincoaren haourrey, Iaincoari on daritzagunean, eta haren manamenduac beguiratzen ditugunean.
3 Ecen haur da Iaincoaren charitatea, haren manamenduac beguira ditzagun, eta haren manamenduac gaitzac eztirade.
4 Ecen cer-ere Iaincoaganic iayo baita, garaitzen çayo munduari: eta haur da victoria munduari garaithu çayona, gure fedea.
5 Nor da munduari garaitzen çayona, Iesus dela Iaincoaren Semea sinhesten duena baicen?
6 Haur da Iesus Christ vrez eta odolez ethorri içan dena: ez vrez solalnent, baina vrez eta odolez: eta Spiritua da testificatzen duena ecen Spiritua eguia dela.
7 Ecen hirur dirade testificatzen dutenac ceruän, Aita, Hitza, eta Spiritu saindua: eta hauc hirurac bat dirade.
8 Eta hirur dirade testificatzen dutenac lurrean, Spiritua eta vra eta odola: eta hirur hauc batetan dirade.