3 Gratia dela çuequin eta baquea gure Iainco Aitaganic, eta Iesus Christ Iaunaganic.
4 Esquerrac emaiten drauzquiót neure Iaincoari bethi çueçaz, Iesus Christ Iaunean çuey eman içan çaiçuen Iaincoaren gratiagatic:
5 Ceren gauça gucietan abrastu içan baitzarete hartan, eloquentia eta eçagutze gucian:
6 Iesus Christen testimoniage çuetan confirmatu içan denaren araura:
7 Hala non ezpaitzarete falta eceinere dohainen, Iesus Christ gure Iaunaren reuelationearen beguira çaudetela.
8 Ceinec confirmaturen-ere baitzaituztéz finerano irreprehensible içateco Iesus Christ gure Iaunaren egunecotzat.
9 Fidel da Iaincoa ceinez deithu içan baitzarete Iesus Christ haren Seme gure Iaunaren communionera.