4 Esquerrac emaiten drauzquiót neure Iaincoari bethi çueçaz, Iesus Christ Iaunean çuey eman içan çaiçuen Iaincoaren gratiagatic:
5 Ceren gauça gucietan abrastu içan baitzarete hartan, eloquentia eta eçagutze gucian:
6 Iesus Christen testimoniage çuetan confirmatu içan denaren araura:
7 Hala non ezpaitzarete falta eceinere dohainen, Iesus Christ gure Iaunaren reuelationearen beguira çaudetela.
8 Ceinec confirmaturen-ere baitzaituztéz finerano irreprehensible içateco Iesus Christ gure Iaunaren egunecotzat.
9 Fidel da Iaincoa ceinez deithu içan baitzarete Iesus Christ haren Seme gure Iaunaren communionera.
10 Bada othoitz eguiten drauçuet anayeác, Iesus Christ gure Iaunaren icenaz, gauça berbat erran deçaçuen guciéc, eta eztén çuen artean targoaric: baina çareten iunctatuac adimendu batetan eta gogo batetan.