18 Ikussaçue Israel haraguiaren arauez dena: sacrificioac iaten dituztenac, eztirade aldarean participant?
19 Cer erraiten dut beraz? idola cerbait dela? edo idolari sacrificatu çayona, cerbait dela? ez.
20 Aitzitic diot, ecen Gentiléc sacrificatzen ditutzen gauçác, deabruey sacrificatzen drauztela, eta ez Iaincoari: eztut bada nahi çuec participant çareten deabruén.
21 Ecin Iaunaren copá edan deçaqueçue, eta deabruaren copá: ecin Iaunaren mahainean participant çaratezte: eta deabruén mahainean.
22 Ala nahi dugu asserre eraci Iauna? ala hura baino borthitzago gara?
23 Gauça guciac permettitzen çaizquit, baina guciac eztirade probetchutaco: gauça guciac permettitzen çaizquit, baina gauça guciéc eztute edificatzen.
24 Nehorc ezteçala bere propria bilha, baina batbederac bercerena.