20 Aitzitic diot, ecen Gentiléc sacrificatzen ditutzen gauçác, deabruey sacrificatzen drauztela, eta ez Iaincoari: eztut bada nahi çuec participant çareten deabruén.
21 Ecin Iaunaren copá edan deçaqueçue, eta deabruaren copá: ecin Iaunaren mahainean participant çaratezte: eta deabruén mahainean.
22 Ala nahi dugu asserre eraci Iauna? ala hura baino borthitzago gara?
23 Gauça guciac permettitzen çaizquit, baina guciac eztirade probetchutaco: gauça guciac permettitzen çaizquit, baina gauça guciéc eztute edificatzen.
24 Nehorc ezteçala bere propria bilha, baina batbederac bercerena.
25 Haraquinçán saltzen den orotaric, ianagaçue: deus galdeguin gabe conscientiagatic.
26 Ecen Iaunarena da lurra eta hartango complimendua.