23 Gauça guciac permettitzen çaizquit, baina guciac eztirade probetchutaco: gauça guciac permettitzen çaizquit, baina gauça guciéc eztute edificatzen.
24 Nehorc ezteçala bere propria bilha, baina batbederac bercerena.
25 Haraquinçán saltzen den orotaric, ianagaçue: deus galdeguin gabe conscientiagatic.
26 Ecen Iaunarena da lurra eta hartango complimendua.
27 Eta baldin infideletaric cembeitec gomitatzen baçaituztez, eta ioan nahi baçarete: aitzinera eçarten çaiçuen orotaric ianagaçue, deus galdeguin gabe conscientiagatic.
28 Baina baldin cembeitec erran badieçaçue, Haur idoley sacrificatua da, ezteçaçuela ian, auertitu çaituztenagatic, eta conscientiagatic: ecen Iaunarena da lurra eta hartango complimendua.
29 Baina conscientiá erraiten diat, ez hirea, baina bercearena: ecen cergatic ene libertatea iudicatzen da berceren conscientiaz?