14 Ala naturác berac-ere etzaituztez iracasten ecen guiçonac adatsdun içatea desohore duela?
15 Baina emazteari adatsdun içatea gloria çayola? ceren adatsa estalguitzat eman içan baitzayó.
16 Eta baldin cembeitec iharduquiçale dela irudi badu, guc halaco costumaric eztugu, ez Iaincoaren Elicéc-ere.
17 Bada haur hala declaratzen drauçuet non ezpaitzaituztet, laudatzen, ceren ezpaitzarete emendiotan biltzen, baina desemendiotan.
18 Ecen lehenic, biltzen çaretenean Eliçán, ençuten dut diuisione dela çuen artean: eta parte sinhesten dut.
19 Ecen behar da heresiac-ere çuen artean diraden, phorogatuac manifest eguin ditecençat çuen artean.
20 Bada elkargana biltzen çaretenean, ezta hori Iaunaren Cenaren iatea.