17 Baldin gorputz gucia beguia bada, non içanen da ençutea? baldin gucia ençutea bada, non içanen da senditzea?
18 Baina orain eçarri vkan du Iaincoac membroetaric batbedera gorputzean, nahi vkan duen beçala.
19 Ecen baldin guciac membrobat balirade non liçateque gorputza?
20 Baina orain anhitz dirade membroac, badaric-ere gorputzbat.
21 Eta ecin beguiac derraqueo escuari, Hire beharric eztiat: edo berriz buruäc oiney, Çuen beharric eztut.
22 Baina are guehiago dena gorputzeco membro infirmoen irudi dutenac, necessarioenac dirade.
23 Eta gorputzeco membro deshonestén diradela vste dugunac, ohoratuquienic estaltzen ditugu: eta gure membro deshonestenéc, ornamendu guehienic duté.