1 Çarreitzate chariteari, eta çareten dohain spiritual guthicioso, baina guehienic prophetiza deçaçuen.
2 Ecen lengoage arrotzez minço dena etzaye guiçoney minço, baina Iaincoari: ecen nehorc eztu ençuten, eta spirituz mysterioac erraiten ditu.
3 Baina prophetizatzen duena, guiçoney minço çaye edificationetan, eta exhortationetan, eta consolationetan.
4 Lengoage arrotzez minço denac, bere buruä edificatzen du: baina prophetizatzen duenac, Eliçá edificatzen du.