14 Ecen baldin lengoage arrotzez othoitz eguiten badut, ene spirituac othoitz eguiten du: baina ene adimendua fructu gabe da.
15 Cer bada? othoitz eguinen dut spirituz, baina othoitz eguinen dut adimenduz-ere: cantaturen dut spirituz, baina cantaturen dut adimenduz-ere.
16 Bercela, baldin benedica badeçac spirituz, ignorantaren lekua daducanac nolatán erranen du Amen hire remerciamenduaren gainera? ecen hic cer erraiten duan etzeaquic.
17 Ecen hic bay esquerrac emaiten dituc, baina bercea eztatec edificatzen.
18 Esquerrac emaiten drauzquiot neure Iaincoari, ceren çuec gucioc baino guehiago lengoagez minço bainaiz.
19 Baina Eliçán nahiago naiz borz hitz neure adimenduz minçatu, berceac-ere instrui ditzadançát, ecen ez hamar milla hitz lengoage arrotzez.
20 Anayeác, etzaretela adimenduz haour: baina çareten malitiaz haour, eta adimenduz çareten guiçon eguinac.