16 Bercela, baldin benedica badeçac spirituz, ignorantaren lekua daducanac nolatán erranen du Amen hire remerciamenduaren gainera? ecen hic cer erraiten duan etzeaquic.
17 Ecen hic bay esquerrac emaiten dituc, baina bercea eztatec edificatzen.
18 Esquerrac emaiten drauzquiot neure Iaincoari, ceren çuec gucioc baino guehiago lengoagez minço bainaiz.
19 Baina Eliçán nahiago naiz borz hitz neure adimenduz minçatu, berceac-ere instrui ditzadançát, ecen ez hamar milla hitz lengoage arrotzez.
20 Anayeác, etzaretela adimenduz haour: baina çareten malitiaz haour, eta adimenduz çareten guiçon eguinac.
21 Leguean scribatua da, Halacotz berce lengoagetaco gendez, eta ezpain arrotzez minçaturen natzayo populu huni: eta are halatan eznaute ençunen, dio launac.
22 Bada lengoage arrotzac dirade seignaletan, ez sinhesten duteney, baina infideley: baina prophetiá, ez infideley, baina sinhesten duteney.