18 Esquerrac emaiten drauzquiot neure Iaincoari, ceren çuec gucioc baino guehiago lengoagez minço bainaiz.
19 Baina Eliçán nahiago naiz borz hitz neure adimenduz minçatu, berceac-ere instrui ditzadançát, ecen ez hamar milla hitz lengoage arrotzez.
20 Anayeác, etzaretela adimenduz haour: baina çareten malitiaz haour, eta adimenduz çareten guiçon eguinac.
21 Leguean scribatua da, Halacotz berce lengoagetaco gendez, eta ezpain arrotzez minçaturen natzayo populu huni: eta are halatan eznaute ençunen, dio launac.
22 Bada lengoage arrotzac dirade seignaletan, ez sinhesten duteney, baina infideley: baina prophetiá, ez infideley, baina sinhesten duteney.
23 Bada baldin Eliça gucia bil badadi batetara, eta guciac lengoage arrotzez minça ditecen, eta ignorantac, edo infidelac sar ditecen: eztuté erranen, ecen erhotzen çaretela?
24 Baina baldin guciéc prophetizatzen baduté, eta sar dadin cembeit infidel edo ignorant, vençutzen da guciéz, eta iugeatzen da guciéz.