11 Beraz, bada nic, bada hec, hunela predicatzen dugu, eta hunela sinhetsi vkan duçue.
12 Eta baldin Christ predicatzen bada ecen hiletaric resuscitatu içan dela, nola erraiten dute batzuc çuen artean, ecen hilén resurrectioneric eztela?
13 Ecen baldin hilén resurrectioneric ezpada, Christ-ere ezta resuscitatu içan.
14 Eta baldin Christ resuscitatu içan ezpada, beraz vano da gure predicationea, eta çuen fedea-ere vano da.
15 Eta erideiten-ere bagara Iaincoaren testimonio falsu: ecen testificatu vkan dugu Iaincoaz, nola resuscitatu vkan duen Christ, cein ezpaitu resuscitatu, baldin hilac resuscitatzen ezpadirade.
16 Ecen baldin hilac resuscitatzen ezpadirade, Christ-ere ezta resuscitatu içan.
17 Eta baldin Christ resuscitatu içan ezpada, vano da çuen fedea: oraino çuen bekatuetan çarete.