14 Eta baldin Christ resuscitatu içan ezpada, beraz vano da gure predicationea, eta çuen fedea-ere vano da.
15 Eta erideiten-ere bagara Iaincoaren testimonio falsu: ecen testificatu vkan dugu Iaincoaz, nola resuscitatu vkan duen Christ, cein ezpaitu resuscitatu, baldin hilac resuscitatzen ezpadirade.
16 Ecen baldin hilac resuscitatzen ezpadirade, Christ-ere ezta resuscitatu içan.
17 Eta baldin Christ resuscitatu içan ezpada, vano da çuen fedea: oraino çuen bekatuetan çarete.
18 Beraz Christan lokartu diradenac-ere, galdu içan dirade.
19 Baldin vicitze hunetan solament Christ baithan sperança badugu, guiçon gucietaco miserablenac gu gara.
20 Baina orain, Christ resuscitatu içan da hiletaric: eta lokartu içan diradenén primitia eguin içan da.