16 Ecen baldin hilac resuscitatzen ezpadirade, Christ-ere ezta resuscitatu içan.
17 Eta baldin Christ resuscitatu içan ezpada, vano da çuen fedea: oraino çuen bekatuetan çarete.
18 Beraz Christan lokartu diradenac-ere, galdu içan dirade.
19 Baldin vicitze hunetan solament Christ baithan sperança badugu, guiçon gucietaco miserablenac gu gara.
20 Baina orain, Christ resuscitatu içan da hiletaric: eta lokartu içan diradenén primitia eguin içan da.
21 Ecen herioa guiçon batez denaz gueroz, hilén resurrectionea-ere guiçon-batez da.
22 Ecen nola guciac Adamtan hiltzen baitirade, hala Christan-ere viuificaturen dirade guciac.