40 Eta badirade gorputz cerucoac, eta badirade gorputz lurrecoac: baina berce da cerucoén gloriá, eta berce lurrecoena.
41 Berce da iguzquiaren gloriá, eta berce ilharguiaren gloriá, eta berce içarren gloriá: ecen içarra içarraganic different da gloriatan.
42 Halaiçanen da hilén resurrectionea-ere: gorputza ereiten da corruptionetan, resuscitatzen da incorruptionetan.
43 Ereiten da desohorezco, resuscitatzen da glorioso: ereiten da infirmo, resuscitatzen da botheretsu.
44 Ereiten da gorputz sensual, resuscitatzen da gorputz spiritual: bada gorputz sensuala, eta bada gorputz spirituala.
45 Scribatua-ere den beçala, Eguin içan da Adam lehen guiçona arima vicitan: Adam guerocoa spiritu viuificaçaletan.
46 Baina spiritual dena ezta lehen, baina sensual dena: guero spiritual dena.