5 Ethorriren naiz bada çuetara, Macedonia iragan duquedanean (ecen Macedonian iraganen naiz.)
6 Eta çuec baithan aguian egonen naiz, edo neguä iraganen-ere: çuec guida neçaçuençát norat-ere ioanen bainaiz.
7 Ecen etzaituztet orain iragaitez ikussi nahi: baina sperança dut cerbait dembora egonen naicela çuec baithan, baldin Iaunac permetti badeça.
8 Baina egonen naiz Ephesen Mendecoste arteno.
9 Ecen bortha handibat eta efficaciotacobat irequi içan çait, baina etsay anhitz.
10 Eta baldin ethor badadi Timotheo, gogoauçue segur den çuec baithan: ecen Iaunaren obrá obratzen du nic-ere beçala.
11 Bada nehorc ezteçala hura menosprecia, baina guida eçaçue baquerequin, dathorrençát enegana, ecen haren beguira nago anayequin.