11 Ecen berce fundamentic nehorc ecin eçar deçaque eçarri denaz berceric, cein baita Iesus Christ.
12 Eta baldin nehorc edificatzen badu fundament hunen gainean vrrhe, cilhar, harri preciatu, egur, belhar, lasto:
13 Batbederaren obrá manifestaturen da: ecen egunac declaraturen du: ceren suaz manifestaturen baita: eta batbederaren obrá nolaco daten, suac phorogaturen du.
14 Baldin cembeit gainean edificatu duenen obrá badago, sari recebituren du.
15 Baldin cembeiten obrá erra badadi, galtze eguinen du: baina bera saluaturen da, badaric-ere suz beçala.
16 Eztaquiçue ecen Iaincoaren temple çaretela, eta Iaincoaren Spiritua habitatzen dela çuetan?
17 Baldin norbeitec Iaincoaren templea deseguin badeça, deseguinen du hura Iaincoac: ecen Iaincoaren templea saindu da, cein baitzarete çuec.