2 Ezne edatera emaitez haci çaituztet, eta ez viandaz, ceren oraino ecin baitzineçaqueten, baina orain-ere oraino ecin deçaqueçue: ceren oraino carnal baitzarete.
3 Ecen inuidia eta gudu eta targoa çuen artean denean, etzarete carnal, eta etzabiltzate guiçonaren araura?
4 Ecen erraiten duenean batac, Ni Paulen naiz: eta berceac, Ni Apolloren, etzarete carnal?
5 Nor da bada Paul, eta nor Apollo, cerbitzari baicen, ceinéz sinthetsi vkan baituçue, eta batbederari Iaunac eman draucan beçala?
6 Nic landatu vkan dut, Apolloc arregatu: baina Iaincoac eman du handitzea.
7 Halacotz beraz landatzen ari dena ezta deus, ezeta arregatzen ari dena: baina handitzea emaiten duen Iaincoa.
8 Eta landatzen ari dena eta arregatzen ari dena, bat dirade: eta batbederac recebituren du bere saria bere trabailluaren araura.