1 Estima beça guçaz guiçonac Christen ministréz, eta Iaincoaren secretuén dispensaçaléz beçala.
2 Baina gaineracoaz, necessario da dispensaçaletan leyal batbedera eriden dadin.
3 Niçaz den becembatean, ansia guti dut çueçaz edo iugemendu humanoz iudicatu içatearen: are neure buruä-ere eztut iudicatzen.
4 Ecen deusetan eztut neure buruä hoguendun senditzen: ordea huneçaz eznaiz iustificatu: baina ni iudicatzen nauena, Iauna da.
5 Halacotz, ezteçaçuela dembora baino lehen iudica, Iauna dathorreno, ceinec ilhumbeco gauça estaliac-ere arguituren baititu, eta bihotzetaco conseilluac manifestaturen: eta orduan laudorio vkanen du batbederac Iaincoaganic.