5 Halacotz, ezteçaçuela dembora baino lehen iudica, Iauna dathorreno, ceinec ilhumbeco gauça estaliac-ere arguituren baititu, eta bihotzetaco conseilluac manifestaturen: eta orduan laudorio vkanen du batbederac Iaincoaganic.
6 Bada anayác, gauça hauc minçatzeco manera batez itzuli vkan ditut neure eta Apolloren gainera, çuen causaz: gutan ikas deçaçuençát, scribatua den baino guehiago ez presumitzera: bata bercearen contra hant etzaiteztençát berceren contra.
7 Ecen norc hi reputationetan eçarten au? eta cer duc recebitu vkan eztuanic? eta baldin recebitu vkan baduc, cergatic gloriatzen aiz recebitu ezpahu beçala?
8 Ia asse çarete, ia abrastu çarete, gu gabe reguetu çarete: eta aitzineçate regna, guc-ere çuequin batean regna deçagunçát.
9 Ecen badaritzat Iaincoac gu monstrança eçarri gaituela, baicara, azquen Apostoluac, heriotara condemnatuac beçala: ecen beguietaco miragarri eguin içan gaitzaizte munduari eta Aingueruey eta guiçoney.
10 Gu erho Christgatic, eta çuec çuhur Christ Iaunean, gu flaccu, eta çuec sendo: çuec noble, eta gu bilaun. Ordu hunetarano eta gosse gara eta egarri gara, eta billuci gara, eta buffetatzen gara, eta leku batetic bercera errebelatuac gabiltza:
11 Eta trabaillatzen gara, gure escu propriéz lan eguinez.