1 Hauçu da çuetaric cembeit, eguitecoric duenean berce baten contra, iugemendutara ioaitera iniustoén aitzinera, eta ez sainduén aitzinera?
2 Eztaquiçue ecen sainduéc mundua iugeaturen dutela? eta baldin çueçaz mundua iugeaturen bada, indigne çarete gauça chipienén iugeatzeco?
3 Eztaquiçue ecen Aingueruäc iugeaturen ditugula? cembatez areago vicitze hunetaco gauçac?
4 Halacotz bada baldin vicitze hunetaco gaucéz gorteac badituçue, Eliçán estima chipitacoen diradenac eçar itzaçue iar-lekuan.
5 Çuen ahalquetan, haur erraiten drauçuet. Horrela da çuen artean çuhurric eztén, ez are bat, bere anayén artean iugea ahal deçaquenic?
6 Baina anayeac anayearen contra auci du, eta are infidelén aitzinean.
7 Ia segur guciz falta da çuetan, ceren auci baituçue ceurón artean: ceren eztuçue lehen iniuria suffritzen? ceren eztuçue lehen calte recebitzen?