1 PAVLEC eta Siluanoc eta Timotheoc Thessaloniceanoén Eliça, Iainco Aitán eta Iesus Christ gure Iaunean denari, Gratia dela çuequin eta baquea gure Iainco Aitaganic, eta Iesus Christ Iaunaganic.
2 Esquerrac emaiten drautzagu Iaincoari bethiere çueçaz gucióz, memorio çueçaz eguiten dugula gure othoitzetan:
3 Paussu gabe orhoitzen garelaric çuen fedearen verthuteaz, eta çuen charitatearen trabailluaz, eta çuen sperançaren patientiáz Iesus Christ gure Iaunean, gure Iainco eta Aitaren aitzinean:
4 Daquigularic, anaye maiteác, çuec Iaincoaz elegituac çaretela:
5 Ecen gure Euangelioa consistitu içan da çuec baithan ez hitzean solament, baina verthutean-ere, eta Spiritu sainduan, eta segurança handitan, daquiçuen beçala nolaco içan garen çuen artean çuengatic.