2 Esquerrac emaiten drautzagu Iaincoari bethiere çueçaz gucióz, memorio çueçaz eguiten dugula gure othoitzetan:
3 Paussu gabe orhoitzen garelaric çuen fedearen verthuteaz, eta çuen charitatearen trabailluaz, eta çuen sperançaren patientiáz Iesus Christ gure Iaunean, gure Iainco eta Aitaren aitzinean:
4 Daquigularic, anaye maiteác, çuec Iaincoaz elegituac çaretela:
5 Ecen gure Euangelioa consistitu içan da çuec baithan ez hitzean solament, baina verthutean-ere, eta Spiritu sainduan, eta segurança handitan, daquiçuen beçala nolaco içan garen çuen artean çuengatic.
6 Çuec-ere gure imitaçale eguin içan çarete eta Iaunaren, recebituric hitza anhitz tribulationerequin, Spiritu sainduaren bozcariorequin:
7 Hala non Macedonian eta Achaian sinhesten duten gucién exemplu içan baitzarete.
8 Ecen çuetaric soinu eguin vkan du Iaincoaren hitzac, ez solament Macedonian eta Achaian, baina leku orotan-ere çuen fede Iaincoa baithangoa diuulgatu içan da, hala non ezpaitugu mengoa deus erran deçagun: