2 Baina are, daquiçuen beçala, lehenetic affligitu eta iniuriatu içan baguinen-ere Philippesen, hardieça hartu vkan dugu gure Iaincoan, çuey Iaincoaren Euangelioaren predicatzera combat handirequin.
3 Ecen gure exhortationea ezta abusionez, ez vileniaz, ez enganiorequin içan:
4 Baina nola Iaincoaz approbatu içan baicara Euangelioaren predicationea eman lequigun, hala minçatzen gara, ez guiçonén gogara eguin nahi baguendu beçala, baina Iaincoaren, ceinec gure bihotzac approbatzen baititu.
5 Ecen behinere lausenguzco hitzez eztugu vsatu vkan, daquiçuen beçala: ezeta auaritiataco occasionez: Iaincoa da testimonio.
6 Eta guiçonetaric eztugu gloriaric bilhatu vkan, ezeta çuetaric, ez bercetaric, grauitate eduqui ahal guenduqueelaric, Christen Apostolu beçala.
7 Baina içan gara eme çuen artean, vnhide batec bere haourrac delicatuqui hatzen balitu beçala.
8 Hunela çuetara affectionatuac guinelaric, desir guenduen çuey partitzera ez solament Iaincoaren Euangelioa, baina gure arima propriac-ere, ceren guçaz onhetsiac baitzineten.