3 Nehor trubla eztadinçát afflictione hautan: ecen ceuroc badaquiçue hartaco ordenatuac garela.
4 Ecen çuec baithan guinenean aitzinetic erraiten guendrauçuen ecen afflictione iragan behar vkanen guenduela, heldu-ere içan den beçala, eta badaquiçue.
5 Halacotz nic-ere guehiagoric ecin pairatuz, hura igorri vkan dut çuen fedea eçagut neçançát, tentaçaleac nolazpeit tentatu centuquezten beldurrez, eta ezdeustu ezlicén gure trabaillua.
6 Eta heuraguiric eztuela ethorri cenean Timotheo çuetaric guregana, eta declaratu cerauzquigunean çuen fedea eta charitatea, eta nola duçuen guçaz memorio ona bethiere, desiratzen gaituçuelaric ikustera, guc-ere çuec beçala:
7 Halacotz içan gara consolatu, anayeác, çuetan, gure afflictione eta tribulatione orotan, çuen fedeaz.
8 Ecen orain gara vici, baldin çuec fermu baçaudete Iaunean.
9 Ecen cer remerciamendu Iaincoari renda ahal deçaqueogu çueçaz, gure Iaincoaren aitzinean çuen causaz alegueratzen garen alegrança guciagatic?