1 Gaineracoaz bada anayeác, othoizten çaituztegu, eta requeritzen Iesus Iaunaz, gureganic recebitu vkan duçuen beçala, nola ebili behar çareten eta Iaincoaren gogaraco içan, guerotic guerora auançago çaitezten.
2 Ecen badaquiçue cer manamenduac eman drauzquiçuegun Iesus Iaunaren partez.
3 Ecen haur da Iaincoaren vorondatea,çuen sanctificationea, paillardiçataric beguira çaitezten:
4 Eta iaquin deçan çuetaric batbederac bere vnciaren posseditzen sanctificationerequin eta ohorerequin:
5 Ez guthiciataco affectionerequin, Gentil Iaincoa eçagutzen eztutenen ançora.