9 Anayetassunezco charitateaz den becembatean, eztuçue mengoaric scriba dieçaçuedan ecen ceuroc Iaincoaz iracatsiac çarete, elkar onhets deçaçuen.
10 Ecen eguiten-ere baduçue haur Maeedonia gucian diraden anaye orotará: baina othoizten çaituztegu, anayeác, guerotic guerora auançago çaitezten,
11 Eta pena eçar deçaçuen baquez içatera, eta çuen eguiteco proprién eguitera, eta çuen escu propriéz languitera, manatu çaituztegun beçala:
12 Campotic diradenetara honestqui perporta çaiteztençát, eta deusen beharric eztuçuençát.
13 Eta eztut nahi çuec ignorant çareten, anayeác, lo daunçanéz den becembatean, contrista etzaiteztençát, berce goitico sperançaric eztutenac-ere beçala.
14 Ecen baldin sinhesten badugu Iesus hil eta resuscitatu dela, halaber Iesus Iaunean lo daunçanac-ere Iaincoac erekarriren ditu harequin.
15 Ecen haur erraiten drauçuegu Iaunaren hitzez ecen gu viciric goitico garatenoc Iaunaren aduenimenduan ezgaitzaiztela aitzinduren lo daunçateney.