12 Ecen ezgara venturatzen gure buruén bardin eçartera edo comparatzera bere buruäc laudatzen dituzten batzuequin: baina eztute aditzen hec bere buruäc bere buruèquin neurtzen dituztela, eta bere buruäc bere buruèquin comparatzen dituztela.
13 Baina gu ezgara gloriaturen gure neurrico eztiraden gaucéz: aitzitic Iaincoac partitu draucun neurri reglatuaren arauez, gloriaturen gara çuetarano-ere heldu içan garela.
14 Ecen çuetarano heldu içan ezpaguina beçala, ezgara hedatzen behar den baino guehiago: ecen çuetarano-ere heldu içan gara Christen Euangelioan:
15 Ez gure neurrico etzén gauçaz gloriatzen guinadelaric, erran nahi dut, berceren trabailluetan: baina sperança dugularic ecen çuen fedea handi dadinean, gu-ere frangoqui handituren garela assignatu içan çaicun neurrian.
16 Hala non çuec baino aitzinago diraden lekuetan euangeliza deçadan eta ezgaitecen gloria berceri assignatu içan çayón neurrian, erran nahi dut, gauça ia preparatuetan.
17 Baina gloriatzen dena Iaunean gloria bedi.
18 Ecen berac bere buruä preçatzen duena ezta approbatua, baina Iaunac preçatzen duena.