11 Cergatic? ala ceren çuey on eztaritzuedan? Iaincoac badaqui.
12 Baina eguiten dudana eguinen-ere badut: occasione bilha dabiltzaney occasionea trenca diecedançát: gloriatzen diraden gauçán gu bay beçalaco eriden ditecençat.
13 Ecen halaco apostolu falsuac, obrari sotil dirade, Christen Apostolutara transformaturic.
14 Eta ezta miresteco, ecen Satan bera-ere transformatzen da arguico Ainguerutara.
15 Ezta beraz gauça handia baldin haren ministreac-ere iustitiataco ministretara transformatzen badirade: ceinén fina hayen obrén araura içanen baita.
16 Berriz diot, nehorc ezteçan estima erhoa naicela: ezpere erho anço-ere recebi neçaçue, ni-ere appurbat gloria nadinçát.
17 Erraiten dudana, eztut Iaunaren arauez erraiten, baina erhogoaz beçala, gloriatzeco segurança hunetan.