2 Ecen ielossi naiz çueçaz Iaincoaren ielosgoaz: ecen preparatu cerauzquiotet senhar bati (virgina castabat beçala) Christi, presenta çaitzatedançát:
3 Baina beldur naiz nolazpait, nola sugueac Eua seducitu vkan baitu bere fineciaz, hala çuen pensamenduac-ere corrumpi eztitecen Christean den simplicitatetic.
4 Ecen baldin norbeit ethor baledi guc predicatu eztugun berce Iesusbat predica lieçaçuenic, edo baldin berce spiritubat recebitzen bacinduté recebitu eztuçuenic, edo berce Euangeliobat recebitu eztuçuenic, hura vngui paira cineçaquete.
5 Ecen badaritzat eznaicela deusetan Apostolu excellentenac baino mendreago içan.
6 Eta baldin idiot banaiz-ere minçoan, ez ordea eçagutzean: aitzitic guciz gauça gucietan manifestatu içan gara çuetara.
7 Ala falta eguin dut neure buruären beheratzean, çuec altcha cindeiztençat? eta ceren dohainic Iaincoaren Euangelioa predicatu baitrauçuet?
8 Berce Eliçác billuci vkan ditut, hetaric sari hartuz, çuec cerbitza cinçatedançát.