3 Eta badaquit, halaco guiçona (ala gorputzetan, ala gorputzetic lekora, eztaquit: Iaincoac daqui)
4 Ecen harrapatu içan dela Paradisura, eta ençun vkan dituela erran ecin daitezqueen hitzac, erraiteco guiçonaren impossibleac.
5 Halacoaz gloriaturen naiz: baina neure buruäz eznaiz gloriaturen, neure infirmitatetan baicen.
6 Ecen baldin gloriatu nahi banaiz, eznaiz erhoa içanen, ecen eguia erranen dut: baina iragaiten naiz, nehorc niçaz estima ezteçan nitan ikusten, edo eneganic ençuten duen baino guehiago.
7 Eta reuelationearen excellentiagatic altchegui eznendinçát, eman içan çait escardabat haraguian, eta Satanen aingueruä ene buffetatzeco, altchegui eznendinçát.
8 Gauça hunen gainean hiruretan Iaunari othoitz eguin draucat hura eneganic parti ledinçát.
9 Eta erran vkan draut, Asco duc ene gratiáz ecen ene puissançá infirmitatean acabatzen duc. Beraz guciz gogotic lehen gloriaturen naiz neure infirmitatetan, Christen puissançá nitan habita dadinçát.