11 Ecen baldin fin hartu behar çuena glorioso içan bada, vnguiz gloriosoago da dagoena.
12 Beraz hunelaco sperançá dugunaz gueroz, minçatzeco libertate handiz vsatzen dugu.
13 Eta ez gara Moysez beçala ceinec estalquia emaiten baitzuen bere beguitharte gainean, Israeleco haourréc abolitu behar cenaren finera beha ezleçatençát.
14 Bada, hayén adimenduac gogortu içan dirade: ecen egungo egunerano estalqui bera dago Testamentu çaharreco lecturán kendu gabea (cein Christez kencen baita)
15 Baina egungo egun hunetarano Moyses iracurtzen denean, estalquia hayén bihotz gainean dago.
16 Baina Iaunagana conuertitu datequeenean kenduren da estalquia.
17 Eta Iauna Spiritu da: eta Iaunaren Spiritua non, libertatea han.