7 Baina thesaur haur lurrezco vncietan dugu, verthute hunen excellentiá Iaincoaren dençát, eta ez gutaric:
8 Gucietan affligitzen gara, baina ez hertsen: behartzen gara, baina ez vtziten:
9 Persecutatzen gara, baina ez abandonnatzen: iraizten gara, baina ez galtzen.
10 Leku gucietan bethiere Iesus Iaunaren mortificationea gorputzean ekarten dugula Iesusen vicitzea-ere gure gorputzean manifesta dadinçát.
11 Ecen gu vici garenoc, bethi heriotara liuratzen gara Iesusgatic, Iesusen vicitzea-ere gure haragui mortalean manifesta dadinçát.
12 Hunegatic herioac gutan lan eguiten du, eta vicitzeac çuetan.
13 Eta ceren fedearen Spiritu ber-bat baitugu, scribatua den beçala, Sinhetsi vkan dut, eta halacotz minçatu içan naiz: guc-ere sinhesten dugu, eta halacotz minço gara.