1 Bada haren languile garelaric, othoitz eguiten-ere badrauçuegu, eztuçuen, alfer Iaincoaren gratiá recebitu.
2 Ecen dio Iaincoac, Dembora gogaracoan exauditu vkan aut, eta saluamendutaco egunean aiutatu vkan aut. Huná orain dembora gogaracoa, huná orain saluamendutaco eguna.
3 Scandaloric batre deusetan emaiten eztugularic, gure ministerioa vitupera eztadinçát:
4 Baina gauça gucietán approbatu eracusten ditugularic gure buruäc Iaincoaren cerbitzari anço, patientia handiz tribulationetan, necessitatetan, hersturétan,
5 Çauriétan, presoindeguiétan, tumultuoétan, trabailluétan, veillatzétan, barurétan.