8 Ohorez eta desohorez, fama gaitzez eta fama onez.
9 Seduciçale beçala, eta alabaina eguiati: ez eçagunac beçala, eta alabaina eçagunac: hiltzen baguina beçala, eta huna vici gara: gaztigatzen garenac beçala, eta alabaina ez hilac:
10 Triste beçala, baina bethi aleguera: paubre beçala, baina anhitzen abratsale: deus gabe beçala, eta alabaina gauça gucien possediçale.
11 O Corinthianoác, gure ahoa irequia da çuetara, gure bihotza largatua da.
12 Etzarete herssiqui habitatzen gutan: baina enserratuac çarete ceuron halsarretan.
13 Bada neure haourrey anço recompensa beraz minço natzaiçue: larga çaiteztez çuec-ere.
14 Etzaiteztela infidelequin vztár: ecen cer participatione du iustitiác iniustitiarequin? eta cer communicatione arguiac ilhumbearequin.