1 Beraz, ene maiteác, promessac ditugunaz gueroz, haraguiaren eta spirituaren satsutassun orotaric chahu ditzagun gure buruäc: acabatzen dugularic sanctificationea, Iaincoaren beldurrequin.
2 Recebi gaitzaçue gu: nehor eztugu iniuriatu, nehor eztugu corrumpitu, nehor eztugu pillatu.
3 Eznaiz çuen condemnationetan minço: ecen lehen erran dut gure bihotzetan çaretela, elkarrequin hiltzeco eta elkarrequin vicitzeco.
4 Minçatzeco libertate handia dut çuec baithan: çueçaz gloriatzeco materia handia dut: consolationez complitu naiz, bozcarioz hambat eta guehiago bethe naiz, gure tribulatione gucian.
5 Ecen Macedoniara ethorri eta, eztu vkan gure haraguiac paussuric batre, baina gucietan affligitu içan gara: campotic bataillác, barnetic icidurác.
6 Baina abatituac consolatzen dituen Iaincoac consolatu vkan gaitu Titeren ethorteaz.
7 Eta ez solament haren ethorteaz, baina hura çueçaz consolatu içan den consolationeaz-ere, contatzen ceraucunean çuen desir handia, çuen nigarra, çuen eneganaco affectione handia, hala non alegueratuago içan bainaiz.