1 Iaquin eraciten drauçuegu bada, anayeác, Macedoniaco Elicey eman içan çayen Iaincoaren gratiá:
2 Nola afflictionezco phorogança handitan hayén alegranciázco abundantiá, eta hayén paubrecia beherá abundant içan den hayén prompt içatearen abrastassunetan:
3 Ecen testificatzen dut, ahalaren arauez, eta ahalaz garaitic, gogatsu içan diradela:
4 Othoitz handirequin othoitz eguiten ceraucutela, sainduey eguiten, çayen aiutaren gratiá eta communicationea, recebi gueneçan.
5 Eta eztute sperança guenduen beçala eguin, baina bere buruäc eman drautzate lehenic Iaunari, eta guero guri, Iaincoaren vorondatez.