1 PAVLEC eta Siluanoc eta Timotheoc gure Iainco Aitan eta Iesus Christ gure Iaunean Thessaloniceanoen den Eliçari:
2 Gratia dela çuequin eta baquea gure Iainco Aitaganic eta Iesus Christ Iaunaganic.
3 Esquerrac eman behar drauzquiogu Iaincoari bethiere çuengatic, anayeác, raçoina den beçala, ceren haguitz handitzen den çuen fedea eta ceren abundatzen den çuen guciotaric batbederaren elkarganaco charitatea:
4 Hala non gueuror çuengatic gloriatzen baicara Iaincoaren Elicetan, çuen persecutione eta iragaiten dituçuen afflictione gucietaco patientiáz eta fedeaz:
5 Cein baitirade Iaincoaren iugemendu iustoaren seignale, Iaincoaren resumaren digne eguin çaiteztençát, ceinagatic suffritzen-ere baituçue: