3 Ecen alegueratu içan nauc haguitz ethorri içan diradenean anayeac eta testificatu vkan dutenean hire integritateaz, nola integroqui ebilten baitaiz.
4 Haur baino bozcario handiagoric eztiát, cein baita, ençuten dudanean ene haourrac integroqui dabiltzala.
5 Maiteá, fidelqui eguiten duc cer-ere eguiten baituc anayetara eta estrangeretara.
6 Ceinéc testificatu vkan baituté hire charitateaz Eliçaren presentián: hec baldin guida baditzac Iaincoari dagocan beçala, vngui daidiquec.
7 Ecen haren icenagatic partitu içan dituc, deus hartzen etzutela Gentiletaric.
8 Guc beraz behar citiagu recebitu halacoac, eguiá aiuta deçagunçát.
9 Scribatu diarocát Eliçari: baina hayén artean lehen içan aiher denac, Diotrephesec ezguiaitic recebitzen.