15 Baina eguiari garreitzalaric charitaterequin, gucietan handi gaitecen hartan, cein baita buruä, Christ:
16 Ceinetaric gorputz guciac vngui iunctaturic, eta forniduraren iunctura guciéz elkarrequin iossiric, membroetaric batbederaren neurrico indarraren araura hartzen baitu gorputzeco hacitze, bere buruären edificationetan charitatez.
17 Haur bada erraiten dut, eta Iaunaz requeritzen çaituztet, guehiagoric etzaitezten ebil berce Gentilac dabiltzan beçala berén adimenduco vanitatean,
18 Adimenduz ilhunduac diradelaric eta Iaincoaren vicitzetic appartatuac, hetan berén bihotzeco gogortassunetic den ignorantiaren causaz:
19 Eta sendimendu gabeturic, bere buruac abandonnatu vkan dituzté dissolutionetara, cithalqueria ororen eguitera, appetitu desordenaturequin.
20 Baina çuec eztuçue hala ikassi vkan Christ:
21 Baldin behinçát hura ençun vkan baduçue, eta harçaz iracatsiac baçarete, eguiá Iesus baithan den beçala: