18 Adimenduz ilhunduac diradelaric eta Iaincoaren vicitzetic appartatuac, hetan berén bihotzeco gogortassunetic den ignorantiaren causaz:
19 Eta sendimendu gabeturic, bere buruac abandonnatu vkan dituzté dissolutionetara, cithalqueria ororen eguitera, appetitu desordenaturequin.
20 Baina çuec eztuçue hala ikassi vkan Christ:
21 Baldin behinçát hura ençun vkan baduçue, eta harçaz iracatsiac baçarete, eguiá Iesus baithan den beçala:
22 Ken deçaçuen leheneco conuersationeaz den becembatean guiçon çaharra, enganagarrizco guthicién araura corrumpitzen dena:
23 Eta arramberri çaitezten çuen adimenduco spirituan:
24 Eta iaunz deçaçuen guiçon berria, cein Iaincoaren araura creatu içan baita iustitiatan eta eguiazco saindutassunetan.