12 Ecen heçaz ichilic eguiten diraden gaucén erraitea-ere deshonestate da.
13 Baina gauça guciac, camporatzen diradenean arguiaz, manifestatzen dirade: ecen gucia manifestatzen duena, arguia da.
14 Halacotz erraiten du, Iratzar adi lo atzaná, eta iaiqui adi hiletaric, eta arguituren au Christec.
15 Gogoauçue bada nola çuhurqui ebil çaitezqueten, ez erho anço, baina çuhur anço:
16 Recrubatzen duçuelaric demborá: ecen egunac gaitz dirade.
17 Halacotz, etzaretela çuhurtzia gabe, baina aditzale ceric den Iaunaren vorondatea.
18 Eta etzaiteztela hordi mahatsarnoz, ceinetan dissolutione baita: baina bethe çaitezte Spirituaz: