26 Hura sanctifica leçançát, purificaturic vrezco ikutzez hitzaz.
27 Hura beretaco Eliça glorioso eguin leçançát, macularic ez cimurduraric gabe, ez halaco berce gauçaric: baina licén saindu eta irreprehensible.
28 Hala senharréc on eritzi behar drauece bere emaztey nola bere gorputzey: bere emazteari on daritzanac, bere buruäri on daritza.
29 Ecen nehorc egundano bere haraguiari eztrauca gaitz eritzi: baina hatzen eta entretenitzen du hura, Iaunac-ere bere Eliçá beçala:
30 Ecen haren gorputzeco membro gara, haren haraguitic eta haren heçurretaric.
31 Halacotz, vtziren ditu guiçonac aita eta ama eta iunctaturen çayó bere emazteari: eta biac haraguibat içanen dirade.
32 Mysterio haur handia da: baina ni Christez minço naiz eta Eliçáz.